Librea izango da gaia 2023ko egutegirako argazki lehiaketan

Barren.eus 2022ko ots. 8a, 13:54

Urteroko egutegia osatzeko argazki lehiaketa egiten du Elgoibarko Udalak eta aurtengoa ere abian da. Librea izango da gaia, baina argazkia 2022an barrena Elgoibarren ateratakoa (adierazi egin beharko da zein leku den) izan behar da.

Urriaren 6ra bitarteko epea egongo da lanak Aita Agirre kulturgunean CD batean edo euskara@elgoibar.eus helbide elektronikoan aurkezteko. Epaimahaiak 12 argazki aukeratuko ditu egutegi handirako, eta beste bat, egutegi txikian jartzeko. Irabazleek Txankakua Merkatari Elkarteko dendetan gastatzeko 80 euroko bonua jasoko dute. Bakoitzak, gehienez, sei argazki aurkeztu ahal izango ditu; baina, pertsona bakoitzeko hiru argazki sarituko dituzte gehienez. Informazio gehiago Udal webgunean eskuratu ahal izango da.

∞Lotura duten albisteak: