‘Gure gorputza eta sexualitatea’ ekimenaren baitan, joan zen abenduan, Elgoibarko Udalak, ziklo menstruala bere osotasunean ezagutzeko jardunaldia antolatu zuen, eta horrekin batera kopa menstrualaren zabalkundea ere egin zuen. Horren harira, Berdintasun Sailak kopa menstrualak banatuko ditu asteon, debalde, Elgoibarko emakumeen artean. Kopak jaso ahal izateko aurrez eskatu beharra zegoen eta 370 emakumek eskatu dituzte. Gaur eta eguenean (otsailak 10) banatuko dituzte 12:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 19:30era, Lilan (King-kong eraikinean, 2. solairua).
Era berean, HAZen (Herritarren Arreta Zerbitzua), Udal Liburutegian, Udal Euskaltegian, Ludotekan, Gaztelekuan, Olaizaga kiroldegian, Inazio Bereziartua musika eskolan eta Herriko Antzokian emakumeen higienerako produktuak daude eskura, aurreikusi gabeko beharren aurrean, herritarrei zerbitzua emateko.
∞Lotura duten albisteak: