Infantil, kadete zein jubenil mailetan diharduten Sanlo kirol taldeko 30 neska-mutil deitu dituzte guztira. Horietako bost Euskadiko selekzioak deitu ditu: Sare Iriondo (infantila), Ekin Furnier (inf.), Nahia Urbiola eta Haizea Alonso (kadeteak), eta Eider Elorza (jubenila). Gipuzkoako selekzioek deitu dituzte Sanloko jokalarien zerrenda barren.eus webgunean ikus dezakezue. Jokalariez gainera, Sanloko hiru entrenatzaile izango dira kadete nesken Gipuzkoako selekzioko arduradunak: Lorea Gabilondo, Iker Hernandez eta Julen Pérez Cortes.
Hona Euskadiko eta Gipuzkoako eskubaloi selekzioetan arituko diren sanloko jokalariak
INFANTIL NESKAK GIPUZKOA:
- Maialen Azkoaga
- Mara Castrillejo
- Jone Cortaberria
- Haizea Urbizu
- Ihart Rojo
- Elene Fernandez
- Maialen Bereziartua
- Olatz Bastida
INFANTIL NESKAK EUSKADI:
- Sare Iriondo
INFANTIL MUTILAK GIPUZKOA:
- Lander Andres
- Elur Esnaola
- Xabat Ibirriaga
- Aimar Gurrutxaga
INFANTIL MUTILAK EUSKADI:
- Ekin Furnier
KADETE NESKAK GIPUZKOA:
- Maialen Alonso
- Ixone San Martin
- Eider Plaza
- Mara Castañares
KADETE NESKAK EUSKADI:
- Nahia Urbiola
- Haizea Alonso
KADETE MUTILAK GIPUZKOA:
- Oinatz Gurrutxaga
- Iker Urbieta
- Beñat Iriondo
JUBENIL NESKAK GIPUZKOA:
- Maialen Cearsolo
- Irune Arriola
- Araia Otaño
JUBENIL NESKAK EUSKADI:
- Eider Elorza
JUBENIL MUTILAK GIPUZKOA
- Iraitz Fernandez
- Izan Fernandez
- Danel Carril
• Jardunaldi txarra Sanloko talde nagusientzat
Azken jardunaldian emaitza txarrak eskuratu zituzten Sanloko bi talde nagusiek. Gaurve Asesoresek 18 eta 28 galdu zuten Zaragozako SCHÄR Colores taldearen aurka, Olaizagan jokatutako partida. Elgoibartarrak hamargarren postuan daude Ohorezko Zilarrezko mailako sailkapenean, 12 punturekin, bederatzigarren dagoen Helveia Anaitasuna talde nafarrarekin berdinduta. Gurpea Beti-Onak taldea dago lehen postuan 34 punturekin.
Senior gizonezkoen Alcorta Forging Group taldeak Basaurin jokatu zuen, Indupimeren aurka, eta 27-24ko emaitzarekin galdu zuten. Igoera fasean jokatutako hiru partidetatik bi galdu eta bat irabazi ditu Alcortak, eta sailkapeneko bosgarren daude orain, bi punturekin, baina aldeak ez dira gaindiezinak. Liderra den Txikipolit Zarautz taldeak lau puntu ditu, elgoibartarrek baino garaipen bat gehiago eskuratuta eta gainerako taldeek garaipen bakarra lortu dute.
Sanloko bi talde nagusiek kanpoan jokatuko dituzte hurrengo neurketak: Alcortak Oñatin jokatuko du, Aloña Mendiren aurka, eta Gaurvek Errioxan, Grafometal La Riojaren kontra. Sailkapenean bigarren postuan daude errioxarrak.
Sanloko taldeen emaitzak
- Urkunde Elg. 24 – Legazpi 33 (Kad. mut.)
- Deuko Izarra Elg. 22 – Ordizia 14 (Jub. mut.)
- Arilan 25 – Egia 17 (Sen. emak.)
- Neurri Elg. 36 – Arrasate 10 (Kad. nesk.)
- Basauri 27 – Alcorta F.G. 24 (Senior giz.)
- Bidasoa 24 – CIMDE Elg. 19 (Jub. nesk.)
- Gaurve Asesores 18 – Zaragoza 28 (Sen emak.)
- Ereintza 27 – Bankoa Elg. 14 (Jub. nesk.)
- Bera Bera 32 – Deca Elg. 31 (Jub. mut.)
- Salento Gelati 18 – Kukullaga 30 (Kad. nesk.)
- Bera Bera 29 – Astigarraga GYS Sport 25 (Kad. nesk.)
AGENDA (Olaizaga kiroldegian)
Zapatua, 12
- 10:00 Pneumax – Ereintza (Inf. nesk.)
- 11:30 Astigarraga GYS – Usurbil (Kd. nesk.)
- 13:00 Deca – Egia (Jub. mut.)
- 17:45 Salento Gelati – Aloña Mendi (Kad. nesk.)
- 19:30 CIMDE – Aiala Zarautz (Jub. nesk.)
Domeka, 13
- 10:00 Dario Bus – Aiala Zarautz (Inf. nesk.)
- 11:30 Zubacor – Arrate (Inf. mut.)
- 13:00 Pizzeria Salento – Donibane (Senior giz.)