Antzerkia eta musikak bateratzen dituen familientzako ikuskizunean jazzaren historia ezagutaraziko du bere amona Brauliaren egunerokoa irakurriz eszenatokian agertuko duen neskatilak. Amonak bateria joz Ameriketako Estatu Batuetan egindako bidaian bizitako anekdotez gain, hainbat musika estilo zuzenean entzuteko aukera izango du bertaratzen den entzuleak.
• Emanaldirako sarrerak salgai daude
Umeentzako sarrerak 3,5 euroan eskura daitezke. eta helduentzako prezioa 5 eurokoa da. Sarrerak herrikoantzokia.eus helbidean erosi ahal izango dira aurrez, edo zapatuan 18:15etik 20:45era bitartean Herriko Antzokiko lehiatilan. Bestalde, sarrerak agortu ezean egunean bertan ipiniko dituzte soberan dauden lehiatilan salgai.
Emanaldia 16:30ean izango da, domekan, otsailaren 13an.