Martxoaren 8aren bueltako ekitaldiak antolatzeko bilera irekia egingo dute eguenean

Barren.eus 2022ko ots. 14a, 14:29

Emakumeen Nazioarteko Eguneko ekitaldiak antolatzen jarraitzeko bigarren bilera irekia antolatu dute otsailaren 17rako.

Elgoibarko Udaleko Berdintasun Sailak eta Lila Elgoibarko Emakumeen Etxeak Emakumeen Nazioarteko Egunerako ekintzak antolatzen dihardute. Joan zen urtarrilean ere egin zuten bilera ireki bat eta bigarrengoz egingo dute ostegun honetan, otsailaren 17an.

Bilera era telematikoan izango da. Zoom bitartez egingo dute, eta bertan izateko jarraitu beharreko jarraibideak honako hauek dira: ID zenbakia eskatzerakoan, 812 2226 3550 sartu, eta sarrera kodea M8Elgoibar da.
Ahal den lagun gehienek parte har dezaten, bi txanda antolatu dituzte: lehenengoa 15:00etan eta bigarrena 18:00etan.

2022 02 14 Bilera irekia martxoak8 elgoibar