Larunbatean, otsailaren 19an, Zuhaitz Eguna egingo dute Mendaron Udalak antolatuta, Arno Guraso Elkartearen laguntzarekin. Mendaroko Enparantzatik 9:30ean abiatu eta ibilalditxo bat egingo dute familia giroan Santa Kurutz ingurura. Udalak han dituen lur-sailetan, eta Txitxirrika inguruko udalaren lur sailetan ere landatuko dituzte zuhaitz landareak. Landaketaz gainera, babesak ere jarriko dituzte landaren inguruan, orkatzek eta gainerako animaliek arbola-landareak kaltetu ez ditzaten.
Landaketaren garrantziaren inguruko azalpena ere emango du Nahiara Mugertza biologoak. Izan ere, familiak kontzientziatzea eta ingurumenarekiko ardura sustatzea dira ekimenaren helburuak. Antolatzaileek gomendatu dute arropa eta oinetako egokiak eta hamaiketakoa eramatea.
Ekitaldia antolatzen laguntzeko izena eman beharko da ekintzakarno@gmail.com helbidera idatzita.
∞Lotura duten albisteak: