Inazio Bereziartua musika eskolako 17 ikaslek hartu dute parte Andoaingo piano jaialdian

Barren.eus 2022ko ots. 16a, 17:19

Joan zen asteburuan jokatu zuten Andoaingo piano jaialdia, eta guztira 11 eta 18 urte bitarteko 550 lagunek hartu zuten parte.

Elgoibarko Inazio Bereziartua musika eskolatik 17 ikasle izan ziren bertan, eta sei urrezko domina, zilarrezko hamar eta brontzezko bat ekarri dituzte etxera. Pandemiaren eraginez 4 eskutara eta 6 eskutara joten diren kategoriak ez dira egin, baina sari berezi bat egon da: Javier Gonzalez Sarmientok obra berri batzuk konposatu ditu lehiaketarako, musika klasikoa eta Jazz-a nahastuz, eta kategoria horretan ere parte hartu dute Elgoibarko ikasleek.

2022 02 16 piano jaialdia andoain mendaro larraitz urkia