Ines Osinaga musikariak eta Joseba Sarrionandia idazleak 'Olatu arteko txalupa arraroa. Kantak eta berbak' ikuskizuna emango dute barikuan, otsailak 18, Soraluzen. 19:00etan izango da, Soraluzeko antzokian.
Debabarreneko Komunikazio Taldearen bitartez eskuratutako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu BARRENek. Gaur egin dugu jasotako eskaeren artean zozketa, eta Axlor Elortza eta Sugar Etxaniz izan dira irabazleak. Sarrerak emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago eskuratu ahalko dituzte antzokiko lehiatilan bertan.
Era berean, emanaldirako sarrerak salgai daude Soraluzeko Iratxo goxodendan, eta Soraluzeko Udalera deituta ere erreserba daitezke sarrerak (943 753 043).