Hala, bariku honetan, otsailaren 18an, emango dute kontzertua, 20:00etan, San Bartolome elizan. Aldaketa txiki batzuk izan badira ere kontzertua bere horretan mantendu dutela esan dute, eta honako hauek izango dira bertan parte hartuko duten musikariak eta taldeak: Hari taldea, saxofoi bakarlaria, akordeoi taldea, txistulariak eta dantzariak eta Gazteen banda.
Hortaz, ikasturtean ikasitakoa jendaurrean erakusteko aukera izango Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolako ikasleek, eta antolatzaileek musikarien eta dantzarien lanaz gozatzera animatu dituzte herritarrak.