Ludotekan cluedo role play eta mozorro lehiaketa egingo dituzte bihar, eta otsailaren 24an, 25ean eta 28an inauterietako apaingarriak egingo dituzte.
Martxoaren 1ean, aldiz, mozorro desfilea, globoflexia eta jolasak izango dituzte. Gaztelekuan, bestalde, mozorro-argazki lehiaketa eta merienda izango dira hilaren 26an. Egun berean dantza kalejira bat egingo dute, eta arratsaldean, disko festa eta playbacka izango dira, Arnok antolatuta. Otsailaren 21erako eman behar da izena, ekintzakarno@gmail.com helbidean.