30 bat herritarrek hartu zuten parte Mendaroko Udalak Arno Guraso Elkartearen laguntzarekin antolatutako Zuhaitz Egunean. Herriko Enparantzan batu ziren, eta handik oinez joan ziren landaketak egin zituzten ingururaino. Santa Kurutz inguruan, Udalaren lur-sailetan, 300 haritz eta pago landatu dituzte guztira, baina Udalak landatu ditu ia denak Txitxirrikan. Herritarrek eta umeek parte hartu zuten landaketan bost pago-landara sartu zituzten. Zuhaitz-babesak ere jarri zituzten landareen bueltan, orkatzek eta gainerako animaliek arbola-landareak kaltetu ez ditzaten.
Eremura iristean, zuhaitzak landatzeak duen garrantziaren inguruko azalpen labur bat eman zuen Nahiara Mugertza biologoak. Izan ere, ekimen honen helburua familietan kontzientziazioa eta ingurumenarekiko ardura sustatzea direla azaldu dute antolatzaileek.
∞Lotura duten albisteak: