Ospakizun nagusia zapatu honetan, otsailaren 26an, izango den arren, aurreko eta ondorengo egunetarako ere ekintzak antolatu dituzte. Hasteko, Ludotekak otsailaren 23tik 25era bitartean, eguaztenetik barikura, ospatuko ditu inauteriak. Hiru egunetarako ekintza bereziak izango dituzte gaztetxoenek: maskarak egiteko eskulan tailerra, inauterietako aurpegi margoketa eta sukaldaritza.
Gaztelekuaren kasuan, otsailaren 27an, domekan, ospatuko dituzte inauteriak. Bertaratzen den orok karaokean abesteko aukera izango du.