'Peru krokodiloa’ ikuskizunerako sarrerak salgai daude

Barren.eus 2022ko ots. 23a, 08:57

Kantu kolore taldeak 'Peru krokodiloa' antzerki, kantu eta dantza saioa emango du datorren martxoaren 1ean, martitzen inauteri egunean.

Afrikara abiatuko den krokodiloaren eta bere bila joango diren animalia lagunen abenturak kontatuko dituzte zuzeneko emanaldian, musika lagun dutela. Bertaratzen direnek ondo pasatzeaz eta Kantu Kolore taldearen kantu ospetsuenak entzuteko aukera izateaz gain, hainbat balore ere landuko dituzte: elkartasuna, adiskidetasuna, besteenganako errespetua...

Kantu Kolore taldeak 'Peru krokodiloa' ikuskizunaren bi emanaldi egingo ditu Herriko Antzokian: 16:30ean bat eta 18:30ean bestea. Sarrerak jadanik salgai daude 3,5 eurotan umeenak eta 5 eurotan helduenak, herrikoantzokia.eus webgunean. Zapatuan 18:15etik 20:45era Herri Antzokiko lehiatilan ere erosi ahal izango dira sarrerak.