Programaturik izeneko diskoa kaleratu zuten iaz, eta Euskadi Gazteako Maketa Lehiaketako finalista ere izan ziren. Orain, beste pauso bat emango dute, eta diskoari izena ematen dion Programaturik abestiaren bideoklipa grabatuko dute.
Martxoaren 5ean eta 6an egingo dute grabazioa Mutrikun, abandonatutako komentu zaharrean. Bideokliperako figuranteak eskatu dituzte, 30 bat lagun. Grabazioa bi egunez izango den arren, figuranteak lehenengo egunerako soilik behar dituzte, 9:30etik 14:00ak arte. Bideoklipean parte hartzeko ez da ezaugarri berezirik bete behar. Eskatzen duten bakarra da grabaziora puntual azaltzea eta honako jantziak eramatea: manga motzeko kamiseta zuria, inolako marrazki edo estanpaturik ez duena, eta galtza bakero luzeak. Estrak aukeratzeko ez dute casting-ik egingo eta lana borondatezkoa izango da. Lander Andonegik zuzenduko du bideoklipa eta Nerea Taboadak produkzituko du. Interesatuek muzaktaldea@gmail.com helbidera idatzi behar dute.