Elgoibarko Udalak eta Debabarrena Mankomunitateak herriko hainbat gunetako espaloiak garbitzen ari dira. Hilabetez jardungo dute lanean Bernardo Ezenarro, Pedro Migel Urruzuno eta Trenbide kaleetan, Ermuaranbiden, Uparitzagan, Ikastolako igoeran... Garbiketa urtean barrena beste eremu batzuetabn ere egingo dute eta irailerako aurreikusi dute hurrengoa. 2021 amaieran, herriko hainbat espaloitan ez labaintzeko tratamenduakk egin zituen Udalak eta kale horietan ez da garbiketa zerbitzu osagarri hau egingo.
• Mantenu lanak
Era berean, herri-lanetarako udal brigadako langileak hainbat mantenu lan egiten ari dira egunotan. Aita Agirre, Lekueder eta Artekaletik Trenbide kalera doazen eskilaretako heldulekuak konpondu eta margotu dituzte, eta baita Urazandi auzoan dauden heldulekuetan ere, besteak beste.