Inauteriak neguaren bukaeran ospatu ohi diren jaiak dira eta gaur, ostirala, eguzkiak behintzat udaberria pixkanaka gerturatuz ari dela ere iragarri du. Eguzkiak ezezik neska mutilen mozorroen koloreek piztu dituzte herriko kaleak. Bazkalostean Elgoibar Ikastolako neska-mutilek Inauterietako dantzak egin dituzte herritarrentzat.
Haur Hezkuntzakoek Maalan eta Lehen Hezkuntzakoek Kalegoen plazan euskal inauteriak irudikatuz jendeari irribarrea atera diete jai giroa kaleratu baitute.
Kaleetan inauterietako beste bi pertsonaia ere ikusi ahal izan dira: hartza eta honen hezitzailea.