Eguerdi aldean hasi zen jendea kalera irteten. Umeak eta familiak gehienbat ordu horretan, baina gazte koadrilak ere ikus zitezkeen. Ez ziren falta izan sorginak, piratak, punkiak, hippiak, mimoak... denetariko animaliek ere hartu zituzten kaleak, eta izan zen Covid-19aren pandemia gogora ekarri zuen koadrillarik ere. Ospitalea irudikatu zuen koadrilla batek, txertoak eman eta PCR probak egiten zituzten gunea, ohe eta guzti.
Arratsaldean iritsi zen benetako festa. Erraldoi eta buruhandiek hartu zituzten kaleak, ume eta gazteen gozamenerako. Eta ondoren, Mauxitxa txaranga. Txiki Eguna zirudien Errosario kaleak, eta txarangak zailtasunak izan zituen aurrera egiteko, han batu zen jendetzaren ondorioz. Pozik musikariak eta pozik herritarrak. Denek dantzatu zuten Mauxitxaren doinuen erritmora.
Aspaldian ikusten ez zen Elgoibar izan zen atzokoa. Argazki albumean dituzue irudiak.
ARGAZKI ALBUMA: Inauteriak 2022 Elgoibarren