2020ko txapelketari dagokion finalean ez da muslari elgoibartarrik edo mendaroarrik izango (ikus finalerako sailkatutako bikoteak), baina 13. edizioko finalean egoteko aukera izango dute. Horretarako, Elgoibarko kanporaketan parte hartu beharko dute lehenik. Martxoaren 5ean, zapatua, jokatuko da Elgoibarko kanporaketa, Tantaka tabernan, 16:00etan hasita. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu parte hartzeko.
Hamahirugarren aldiz antolatu dute aurten zazpi herrialdeetako muslariak biltzen dituen nazio txapelketa. Herriz herri jokatutako partidak oinarritzat hartu, eta Euskal Herriko mus txapelketa ehuntzen hasi zen Euskal Herriko Mus Federazioa 2009an.
• 2020ko edizioko finala eta aurtengoa apirilean
2020ko martxoaren 14ean jokatu behar zuten XII. Euskal Herriko Mus Txapelketaren final nazionala, Arabako Zigoitia herrian. Finalerako egunak, baina, Covid-19aren zabalpen bizkorrarekin topo egin zuen, eta 2021eko abenduaren 18ra atzeratu zuten. Pandemiaren seigarren olatua indarra hartzen ari zen sasoi horretan eta bigarrengoz atzeratzea erabaki zuten antolatzaileek, apirilaren 2ra, hain zuzen. Gauzak ondo bidean, egun horretan jokatuko dute finala, Leitzan. Astebetera jokatuko dute orain martxan jarri berri duten edizio berriaren finala, apirilaren 9an, hain justu ere, Baigorrin, Behe Nafarroan.
∞Lotura duten albisteak:
- Salegi eta Zialtzeta sailkatu dira Gipuzkoako Mus txapelketaren finalera (2020-02-04)
- Egia aita-semeek irabazi dute Mendaroko mus txapelketa (2020-01-29)
- Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketak jokatuko dituzte Elgoibarren eta Mendaron (2020-01-20)
- Ibon Villanueva eta Zigor Bengoetxea izango dira Elgoibarko ordezkariak Gipuzkoako Mus Txapelketan (2019-01-30)