Inazio Bereziartua eskolako ikasleek eskola aurrean eman zuten musika saioa izan zen kaleko ekintza bakarra, zapatuan ez bezala Mauxitxa txarangakoak eta erraldoi eta buruhandiak ez baitziren kaleak girotzera irten. Kalean zapatuan baino mozorro gutxiago ikus zitezkeen, umeak gehienak.
Herri Eskolakoek ikastetxeko patioan ospatu zuten inauterietako jaialdia, baina pandemiara egokitutako jaialdia izan zen, hau da, ikuslerik gabe egin zuten, eta egun osoan banatu zituzten ikasleek prestatutako dantzak eta ikuskizunak. Honako bideoan jaso dute laburpen bat.
Azkenik, Kantu Kolore taldeak 'Peru krokodiloa' antzerki, kantu eta dantza saioa eman zuen Herriko Antzokian. Bi saio eman zituzten.