Garaipen garrantzitsua eskuratu zuen Gaurvek Bilbon

Barren.eus 2022ko mar. 3a, 08:45

Hiru partida errenkadan galdu ostean, garaipen garrantzitsua ekarri zuen Gaurve Asesoresek Bilbotik.

Elgoibartarrek 20 eta 22 irabazi zioten San Adrian taldeari otsailaren 26an jokatutako neurketan. Gaurvek sailkapeneko aurreneko postuetan dauden taldeen aurka jokatu zuen aurreko jardunaldietan. Hiru partida jarraian galdu zituzten arren, multzoko talde onenen aurka jokatu zutela azaldu du Lorea Gabilondok, baina taldeak erakutsi zuen joko ona azpimarratu du. "Guretzako partida garrantzitsuak orain etorriko dira, ligako azken txanpan sartuta baigaude", esan du.

Asteburu honetan atseden hartzeko aukera izango dute, ez baitute partidarik jokatuko. Martxoaren 12an itzuliko dira lehiara, Olaizaga kiroldegian El Pendo Camargo kantabriako taldearen aurka jokatuko duten partidan. Gaurve 9. postuan dago, 14 punturekin eta 12. postuan dago El Pendo, 10 punturekin. Gogoratu, 14 taldek osatzen dutela Gaurveren multzoa, eta bakarra jaitsiko da mailaz.