200.000 euroko diru-laguntza jasoko du Mendaroko Udalak erdigunea eta ospitalea arteko igogailurako

Barren.eus 2022ko mar. 3a, 10:19

Landa-garapenerako Europako laguntzen Leader programaren bitartez 200.000 euroko diru-laguntza eskuratu du Mendaroko Udalak herri-erdigunea Maite Maiora kirolgunea, Andoneikua auzoa eta Ospitalearekin batuko duen igogailu publikoa garatzeko.

2021ean 114.000 euro jaso zituen eta gainontzeko 86.000 euroak 2022an emango dizkiote. Leader programaren diru-laguntzen helburua da landa inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzea. Igogailuaren obraren hasierako aurrekontua 1.632.774 eurokoa da eta erdia Eusko Jaurlaritzak finantzatzea da aurreikuspena. Udalaren asmoa da lanak 2022ko apirilean hasi eta 2023ko lehen seihilekoan abian egotea igogailua.

‚ąěLotura duten albisteak: