Bidegorria itxita egongo da astelehenetik eguaztenera

Barren.eus 2022ko mar. 5a, 12:25

Elgoibar eta Eibar batzen dituen bidegorria itxita egongo da aste hasieran, Elgoibar eta Maltzaga artean.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak jakitera eman duenez, erabat itxita egongo da Elgoibar eta Maltzaga arteko bidegorria, martxoaren 7tik 9ra, 00:00etatik 24:00etara, mantentze lanak direla eta.

Hain zuzen ere, harri-lubeta eta zapata egiteko lanak egingo dituzte, 13+900 kilometro-puntuan. Foru Aldundiak azaldu duenez, lan horiek egiteko behar den makineria eta bidegorriaren zabalera kontuan hartuta, bidegorria erabat moztuko da, eta ezin izango da ibilgailuekin pasatu lanak egiten diren bitartean. Lan-ordutegia martxoaren 7tik (astelehena), 07:00etatik, martxoaren 9ra (asteazkena) 18:00etara izango da.