Batxilergoko ikasleek gauzatu duten 'Me too' proiektua aurkeztuko dute Martxo morea egitasmoan

Barren.eus 2022ko mar. 7a, 14:51

Hausnarketarako espazioak sortzeko helburuarekin antolatu du 'Martxo morea' egitasmoa Narrutsikek, Elgoibarko Emakume Feministen taldeak.

Hasteko, martxoaren 8an manifestazioa egingo dute, 19:30ean hasita, Kalegoen plazatik. Martxo morea egitasmoaren baitan prestatu dituzten gainerako ekintzak Gaztetxean izango dira, eta horien berri aurrerago emango dute, zehatz mehatz. Egitasmoaren bizkarrezurra izango dena, baina, zehaztuta dute. Horietako bat da, 'Me Too' proiektuaren aurkezpena. Martxoaren 12an, zapatua, egingo dute aurkezpena, 19:30ean, Gaztetxean. Batxilergoko ikasleek Azaroaren 25aren bueltan egin zuten lana da "Me Too". Ikasleok emakumeek jasandako erasoen testigantzak bildu dituzte; eta, horiek txukun jarri eta ondorioak atera ostean, liburuxka batean argitaratu. "Proiektu hori aurkeztuko dute, eta izan dituzten helburuak azaltzearekin batera emaitza eta ondorio nagusiak xehetuko dituzte... eurentzat garrantzitsua izan dena, hori guztia euren esku laga baitugu", argitu dute Narrutsiketik.

Martxoaren 26rako, berriz, tertulia bat eta kontzertuak antolatu dituzte Gaztetxean. Hona prestatu duten kartela:

2022 03 07 narrutsik martxoak8 egitaraua kartela

2022 03 07 mee too Elgoibar kartela lekueder