Ohi duten moduan sei kilometroko entrenamendua egin zuten Paco Yoldi igerilekuan. Horrelako entrenamendu saio gogorra egin ahal izateko, azken hilabeteetan "prestakuntza bortitza" egin dutela azaldu du Seber Uribe entrenatzaileak. Guztira 40 bat lagun joan zirela Donostiara. "Elgoibarko jendeaz aparte, beste herri batzuetakoek ere hartu zuten parte. Jendearen erantzuna oso ona izan zen eta aparta giroa".
25 urtez aurrerakoen kategoria da masterrena. Masterren barruan ere kategoria ezberdinak daude, bost urteko adin tarteka. Igerilekuetako probetan zein itsas zeharkaldietan lehiatu daitezke, taldeka zein bakarka. Elgoibarko Master talde honetan igerian ondo egiten dutenek parte hartu dezakete, itsasoan egiten diren zeharkaldietan edo triatloietan parte hartzeko teknika eta prestaketa fisikoa hobetzeko asmoa dutenentzat da egokia, edo sarritan igerian egiten dutenek teknika hobetzeko.