Euskal Herrian jokatzen diren mendi bizikleta txapelketarik garrantzitsuenetarikoa da Green Series XCO, BTTko modalitate olinpikoan jokatzen den proba; eta, Balmasedan eman zioten hasiera, martxoaren 6an, bederatzi lasterketaz osatutako txapelketari. Gobike taldeko Iñigo Lariz primeran moldatu zen lokaztutako zirkuitura eta bera izan zen azkarrena 30 urtetik gorakoen kategorian. Larizek ezustean hartu du lehiatu duen denboraldiko estreinako lasterketan lortu duen garaipena, baina pozik da, eta hurrengo probetan ere lehenengoan emandako mailari eusten saiatzeko asmoa du.
Gobike taldeak mendi bizikletako hiru kide izango ditu aurtengo denboraldian: Iñigo Lariz, Iñaki Gorosabel eta Iñaki Arregi.
Balmasedakoaz gainera, honako zortzi probek osatzen dute txapelketa: Bilbo (martxoak 20), Berriz (apirilak 3), Gorliz (apirilak 24), Zalla (maiatzak 8), Lezama (maiatzak 22), Amurrio (ekainak 5) Barakaldo (ekainak 19) eta Ortuella (uztailak 3)