Olaia Revertek Irakurketa Erraza egitasmorako egokia den ‘Goazen txangora!’ ipuin liburua kaleratu du Beta argitaletxearekin. Irakurketa Erraza, irakurtzeko zailtasunak dituen jendearentzako egitasmoa da, pertsona guztien irakurtzeko eskubidea bermatzeko eta zaletasuna sustatzeko helburuak dituena. Testuak, ikus-entzunezkoak eta multimedia materiala eskaintzeko formatu jakin bat da, muga fisiko, psikiko nahiz sozialengatik irakurketaz gozatzeko aukerarik ez dutenentzako. Horiek kolektibo zabala osatzen dute, biztanleriaren %30era irits daitekeena. Liburuetan hizkuntza erraza, zuzena eta egunerokoa erabiltzen da. Hizki handiak, bazter zabalak, ilustrazioak eta hitzen definizioak, koadroetan, erabiltzen dira.
Beatriz Gonzalez ilustratzaileak egin ditu Reverten libururako ilustrazioak eta berak ere parte hartuko du Mendaron egingo duten aurkezpenean.
Udaletxeko Udalbatza Aretoan izango da, martxoaren 12an, 12:00etatik aurrera.
Irakurri hemen: Olaia Revertek BARRENi emaniko elkarrizketa