Maite Larbururen kontzerturako hamar sarrera zozkatuko ditu Kultura Sailak

Barren.eus 2022ko mar. 10a, 14:31

Maite Larburuk barikuan Elgoibarko Herriko Antzokian emango duen kontzerturako bost sarrera bikoitz zozkatuko ditu Udaleko Kultura Sailak.

Sarreren zozketan parte hartu nahi dutenek honako formularioa bete behar dute euren datuekin. Barikuan, 12:30ak artean parte hartu ahal izango da zozketan, eta 13:00etan jakinaraziko diegu irabazleeei sarituak izan direla. Irabazleek euren izenean izango dituzte sarrerak, txarteldegian.

Maite Larburuk bariku honetan, martxoaren 11n, emango du kontzertua Herriko Antzokian, Martxoaren 8aren harira antolatutako ekintzen barruan. 19:00etan hasiko da kontzertua. (informazio osoa hemen)