Lilako, Elgoibarko Emakumeen Etxeko, mahaitik abiatuta ekimen bat burutu dute Elgoibarren. Elgoibarrek ez ditu eraso matxistak onartzen eta hori adieraziz herriko sarreretan hiru panel more ipini ditu Udalak Elgoibarrek ez du indarkeria matxista eta LGTBIfobikorik onartzen leloarekin.
Helburua indarkeria matxista mota guztiekin eta, bereziki, emakumeen aurkako indarkeriaren eta LGTBIfobikoaren aurkako indarkeriarekin amaitzeko premiari buruzko kontzientziazio soziala eta herritarra sustatzea da. Izan ere, "azken urteotan gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna lortzeko lege, gizarte eta kultura arloetan aurrerapausoak eman diren arren, oraindik bide luzea dago egiteko berdintasun erreala, eraginkorra eta erabatekoa lortzeko. Beraz, beharrezkoa da hezkuntza eta informazio lana egitea, desagerrarazten saiatzeko eta gizartean berdintasunezko eredu bat ezartzeko". Adierazi dute Udaletik panelak jarri dituztela jakinarazi duenean.