Hitzaldiko trebatzailea Izaskun Lopez de Torre izango da, eta besteak beste, seme-alabentzako ingurune seguru eta babesleak sortzen laguntzea, eta egon daitezkeen arrisku-egoerak detektatzen eta identifikatzen ikastea izango da saioaren helburua, hala nola jazarpen- edo bullying-egoerak. Era berean, Bestalde, haur eta nerabeen hezkuntzan familiak duen babesle-funtzioaren garrantzia sustatu eta jazarpen-egoerak antzeman eta identifikatzeko ezagutzak eta oinarrizko informazioa ere emango dituzte.
Martxoaren 17an izango da hitzaldia, 17:30ean, Aita Agirre Kulturguneko areto nagusian, euskaraz.
Martxoaren 13a baino lehen eman behar da izena, hemen: https://labur.eus/buillyng