Gazte mailako gipuzkoar erako aurresku txapelketaren laugarren edizioak bost jardunaldi ditu, eta hirugarrengoa izan da Elgoibarkoa. Hainbat herritako ia 30 dantzari igo ziren Herriko Antzokiko eszenatokira, besteak beste, Lasarte, Amasa-Villabona, Lezo, Zizurkil, Legazpi, Pasai Donibane, Areso, Lizartza, Andoain, Mendaro eta Elgoibarko dantzariak. Horien artean, Inazio Bereziartua Musika eta Dantza eskolako bost dantzarik hartu zuten parte: Malen Galarraga, Nerea Galindo, Duna Santos, Irene Toledano eta Elaia Etxaniz. Maila ona eman zutela azaldu dute dantzari gazteon irakasleek. 'Betronio haundia' eta 'Desafioa' dantzatu zituzten 13,14 eta 15 urtekoek; eta, 'Hondarribia haundia' eta 'Segurako zortziko zaharra' 10, 11 eta 12 urtekoek.
Ligaxkako laugarren jardunaldia Oiartzunen jokatuko dute, martxoaren 27an. Honako hauek izango dira Inazio Bereziartuako ordezkariak: Nerea Galindo, Duna Santos, Uxue Cabrera eta Unax Ansola.
Hona parte hartu zuten Elgoibarko eta Mendaroko dantzariak, Joserra Cabrerak ateratako argazkietan:
∞Lotura duten albisteak:
- Inazio Bereziartua eskolako bost dantzarik hartuko dute parte Elgoibarko Aurresku Txapelketan (2022-03-09)
- Aurresku Ligako bigarren jardunaldian lehiatu ziren Elgoibarko lau dantzari Villabonan (2022-02-15)
- Elgoibarko dantzariek Legazpin hasi dute aurresku txapelketako liga (2022-01-31)
- Eneko Etxanizek irabazi du Elgoibarren jokatu duten Aurresku Txapelketa, bere mailakoetan (2021-05-10)