Giharrak lantzeko bi aparatu berri ditu Mintxetako Muskulazio Aretoak

Barren.eus 2022ko mar. 14a, 17:42

Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak bi aparatu berri jarri ditu Mintxetako Muskulazio Aretoan.

Horietako batean, gorputz-enborraren goiko aldea lantzen da, flexioen bidez: bizkar-muskuluak, bularraldekoak, trizepak, deltoideak eta abdominalak; beste aparatuan, berriz, zangoak, kuadrizepak, abdominalak, bularraldekoak eta besoak landu daitezke.

Mintxetako eta Olaizaga Kiroldegiko muskulazio-aretoen erabilera Kirol Patronatuaren abonuan barneratuta dago. Abonatuak ez direnek muskulazio-gelak erabil ditzakete hilean 46,50 euro ordainduta.