Javier Corcuera (Lima, 1967) zinemagileak zuzendutako filma da, eta iaz estreinatu zuten, Donostiako zinemaldian. Evaristo Páramos La Polla Records taldeko abeslaria da protagonista nagusia, eta taldearen 40 urteko ibilbidea laburbiltzen du.
Euskal Herriko punk talde mitikoenetako bat den La Polla Records egingo duen azken biraren harira itzuliko da agur esateko, eta taldearen abeslari Evaristo Paramosek 40 urteko historia oroituko du ikusentzunezko honetan, bere jaioterritik, Aguraindik. "Baserritar batzuen istorio sinestezina da hau, euren abestien bidez musika erretxindua irauli zuten, eta lortutako milaka jarraitzaileek abesti horiek ereserki bihurtu zituztela kontatzen duena".
Eguaztenean, martxoaren 16an, emango dute Herriko Antziokian, 21:00etan.