Azken bi urteotako etenaldia gogorra izan dela aitortu dute parrokiako abesbatzatik. Tarte horretan gainera, hainbat kidek abesbatza lagatzea erabaki zuten eta zuzendari gabe ere gelditu ziren. Lortu dute, baina, taldea biziberritzea eta zuzendaria ere topatu dute, Aitor Garitano gazte bergararra. Garitanok taldera "bizitasuna" ekarri diela azaldu dute, eta etapa berria "ilusioz" hasi dute.
Aurkezpen kontzertua, zapatu honetan, martxoaren 19an, emango dute San Bartolome Parrokian. 19:00etako meza bukaeran izango da. Kontzerturako gonbidapenaz gain, herritarrak abesbatzan parte harrtzera animatu dituzte. Entseguak eguenetan izaten dira, 19:30ean, Trenbide kaletik sarrera duen parrokiako lokaletan.