Igerilari elgoibartarrek 50 eta 100 metro bular eta krol estilotako probetan igeri egin zuten, besteak beste, OƱati, Bergara, Azkoiti eta Azpetiko igeriketa taldeetako neska-mutilekin batera. "Gure igerilariek maila ona erakutsi zuten, eta taldea indartuta eta pozik bueltatu zen Azkoititik. Guztiek merezi dituzte txaloak", adierazi dute taldeko arduradunek.
Hurrengo txapelketa Eibarren jokatuko dute, martxoaren 26an, eta joan den asteburukoa bezain arrakastatsua izango delakoan daude igeriketa taldekoak.