Igoera faseko liderrak, Indupime Basaurik, bigarren sailkatua den Alcortari bisita egingo dio zapatuan, martxoaren 19an. Olaizaga kiroldegian jokatuko duten neurketa 19:30ean hasiko da.
Sei talde ari dira lehian igoera fasean, eta zazpi jardunaldi jokatu ostean, Basauriko taldea dago sailkapeneko lehen postuan, 11 punturekin. Bizkaitarrek bost partida irabazi, bat galdu eta beste bat berdindu dituzte. Alcortak, berriz, 8 puntu batu ditu orain arte; lau partida irabazi eta hiru galduta. Elgoibartarrek jarraian lortu dituzte azken garaipenak: lehena, etxean, Legazpiren aurka (30-20); eta, azkena joan den zapatuan Zarautzen, Txikipolit Zarautz taldeari 25 eta 28 irabazita.
Sanlok senior gizonezkoen taldea animatzera animatu ditu zaleak.
∞Lotura duten albisteak: