Erraldoiak eta buruhandiak kalera ateratzeko prest dauden lagunak behar dituzte

Barren.eus 2022ko mar. 15a, 15:26

Elgoibarko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak 21 lagun behar izaten ditu erraldoiak eta buruhandiak kalejiran atera ahal izateko, eta jende beharrean dira.

Elgoibarko Udalak eta Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak deialdia zabaldu dute konpartsara kide berriak erakartzeko. Zehaztu dutenez, beharrezkoa da 16 urtetik gorakoa izatea. Izena eman nahi duen orok mezu bat bidali behar du elgoibarkoerraldoiak@gmail.com helbide elektronikora.

Elgoibarko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa hamabi buruhandiz (Basajaun, Basandere, Tartalo, Mari, Donald ahatea, Ipotx zoriontsua, Pinotxo, Mickey Mouse, Amama, Aitita, Sorgina eta Pirata) eta lau erraldoiez (Nafarroako errege-erreginak: Zuria I. Nafarroakoa eta Martin gaztea; Altzola dorretxeko jaun-andreak: Aszensio Altzola eta Katalina Ibarra) dago osatua. 

2022 03 15 2020 08 31 erraldoi buruhandiak erakusketa elgoibar aitagirre 1

2022 03 15 erraldoiak buruandiak elgoibar BARREN kalebarren

∞Lotura duten albisteak: