Elgoibarko Udal Euskaltegitik kanpo euskara ikasteko, baita barnetegietarako ere (eskaeretarako azken eguna irailaren 15a); Udako Euskal Unibertsitateko, Euskal Herriko Unibertsitateko eta HIK HASIko udako ikastaroak egiteko; aisialdiko begirale edo zuzendari titulu ofiziala eskuratzeko ikastaroak euskaraz egiteko; establezimenduetako errotulu nagusia euskara hutsean edo irudi korporatiboa euskaraz edo ele bietan jartzeko; zein herriko enpresetan euskararen erabilera bultzatzeko izango dira dirulaguntzak.
Eskaerak urriaren 28ra bitartean aurkeztu ahal izango dira Herritarren Arreta Zerbitzuan (Santa Ana kalea 2, behea) edo Udalaren webguneko Herritarren Atarian. Informazio gehiago ere www.elgoibar.eus webgunean jaso daiteke.