Eibar Igerixan taldeko ordezkariak lau probatan hartu zuen parte: 100 libre, 100 bizkar, 200 bizkar eta 200 estiloetan. Proba horietan 2007 eta 2009 urteen artean jaiotako igerilariak izan zituen aurkari Paula Calvok, alegia, gaztetxoenetarikoa izan zen bera, 2009an jaiotakoa baita.
100 metro libreetako lasterketan 8. postua eskuratu zuen, bere adinekoen artean, 1.03.50 denborarekin. Bizkar estiloko 100 metroko proban, berriz, hirugarren denborarik onena egin zuen, bere adinekoen artean. 1.10.36ko denboran osatu zituen 100 metroak. Estilo berean, baina 200 metroko lasterketan, 9. denborarik onena lortu zuen bere adinekoetan, 2.34.58ko denbora eginda. Azkenik, 200 metro estiloetan 16. postuan sailkatu zen bere adinekoetan, 2.42.02ko denborarekin.
Igerilariak 50 metroko igerilekuan lehiatu ziren Espainiako Igeriketa Federazioak antolatutako txapelketan. (ikus emaitzak)
∞Lotura duten albisteak:
- Urrezko hiru domina Paula Calvorentzat Euskal Herriko infantil mailako igeriketa txapelketan (2022-03-04)
- Paula Calvo igerilaria Euskal Herriko txapeldun (2021-07-02)
- Paula Calvok zortzigarren postua lortu zuen Espainiako Igeriketa Txapelketan, alebin mailan (2021-05-24)
- Paula Calvo igerilaria euskal selekzioarekin lehiatuko da Espainiako Txapelketan (2021-05-05)