Mendaroko gazteak herriko euskararen erabileraz arituko dira

Barren.eus 2022ko mar. 17a, 12:28

"Mendaro udalerri euskalduna al da?” galderari erantzuna bilatzeko lanketa egingo dute Gaztelekuan, hitzaldi baten bidez, barikuan. Era berean, hitzaldia baliatuko dute Salto gazte topaketen aurkezpena egiteko.

Gazteek herriko euskararen egoera nola ikusten duten jorratuko dute Udalak eta UEMAk sustatutako saioan, baita gazteek euskararekiko dituzten ohiturak ere. Ostiral honetan, martxoaren 18an, izango da, Gaztelekuan, 18:30ean.

Hitzaldia baliatuko dute Salto gazte topaketen aurkezpena egiteko. Ekainaren 27an hasi eta uztailaren 3an bukatuko den udalekua da hori. Tolosatik eta Etxarri Aranaztik abiatu eta Leitzan elkartuko dira bi taldeak, han elkarrekin lau egun pasatzeko. Mendaroko gazteek udaleku ibiltarian parte hartzeko aukera izango dute.

∞Lotura duten albisteak: