Martxoaren 8aren harira emakumeen inguruko hainbat jarduera eta emanaldi antolatu dituzte eta horietako bat da 'Yo, la peor del Mundo’ ikuskizun musikalaren emanaldia. Bihar izango da, 19:00etan, Elgoibarko Herriko Antzokian.
Antzezlanak, aske izateko, egoera eta pertsona guztiei aurre egiten dien emakume baten bizimodua azalduko du gaurkotasun biziz. Bere garairako aurreratua izanik komentura sartu zuten eta Sor Juana Ines de la Cruzek bere poesiaren indarrez liluratuko ditu guztiak. Ikuskizun honek bizinahia islatuko du, kolorez, musikaz, edertasunez eta bere garaian (XVII. mendea) jenioa izan zen emakume baten irudimenez, gaur eguneko ikusleak ere harrituz. Musikak ezezik umoreak, melodrama erromantikoak eta tragediak bat egingo dute emakumeen askatasuna aldarrikatuko duen lanean. Informazio osoagoa: vaivenproducciones.com
Sarrerak eskuratzeko: herrikoantzokia.eus