Euskatzaleen Topaguneak abian jarritako Laburbira egitasmoak 19. edizioa beteko du aurten. Euskarazko sortzaileen lana ezagutzera emateko, eta, herritarrei gurean eta euskaraz sortutako lanak ikusteko aukera emateko sortu zuten. Urtero antolatzen den euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria martxoaren 23an, eguaztena, ailegatuko da Elgoibarko Herriko Antzokira.
Elgoibarko Udalak Ongarri zine elkartearekin elkarlanean antolatutako Laburbira saioa izango da, 21:00etan hasita, doan.
Aurtengo bilduma askotarikoa da, eduki zein estilo ezberdinez osatua, gaur egungo euskal zinemagintzaren ispilu: Emango dituzten film laburrak honakoak dira:
- SERENDIPIA (Zuzendaria: Iban del Campo)
- ITSASONTZIAREN MUGIMENDUA (Zuzendaria: Alba Romera eta Rony Levoz)
- LANBROA (Zuzendaria: Paula Iglesias)
- FALTA ZAIZUNA (Zuzendaria: Jose Luis Gomez)
- HURRENGO GELTOKIA (Zuzendaria: Naia Aizpurua)
- REWIND (Zuzendaria: Amaia San Sebastian)
- TURNOKA (Zuzendaria: Aitor Alberdi)
- SUBANDILA (Zuzendaria: Josu Martinez)
- ITSASO (Zuzendaria: Sergio Martinez)
Laburbiraren aurtengo edizioari buruzko informazioa esteka honetan aurkitu dezakezue.