Bizikletak garbitzeko gune bat prestatu dute Olaizaga kiroldegiaren kanpoaldean

Barren.eus 2022ko mar. 21a, 16:47

Bizikletak garbitzeko gune bat egokitu du Elgibarko Udalak Olaizaga Kiroldegiaren kanpoaldean.

Azkenaldian bati baino gehiagori deituko zion atentzioa Olaizaga kiroldegiaren kanpoaldean, ertz batean, moldatu duten guneak. Zementua bota dute lauki zuzen formako lur zati batean eta estoldez inguratu, eta gorri koloreko pieza bat du erdialdean. Azken horrek bizikletak eusteko balio du.

Bizikletak garbitzeko zerbitzua doakoa izango da eta egun osoan erabili ahal izango da. Hortaz, gaurtik aurrera bizikletak garbitzeko gune hori debalde erabili ahal izango da, eguneko 24 orduetan. Baina, zehaztu dute, espazio hori ezin izango dela erabili beste edozein objektu ez eta animaliak garbitzeko erabili.

Era berean, bizikleta nakoitza garbitzeko 5 minutu baino gehiago ez erabiltzea eskatu du Udalak, eta ura arduraz erabiltzeko ere eskatu du, errespetatu eta modu jasangarrian erabili behar den baliabide naturala dela-eta.

2022 03 23 bizikletak garbitzekoa olaizaga BARREN

2022 03 21 bizikletak garbitzekoa olaizaga