Ana Perezek zuzendutako umorezko obra da 'Hackerrak' antzezlana, eta Patxi Perez, Belen Cruz eta Olatz Beobide izango dira aktore protagonistak. Lanik ez dagoenez, robotika aztertzeko adimen emozionaleko proba batzuetan parte hartzea onartzen dute hiru aktoreek. Hala ere, probak egin ahala, hacker komando bat sortzeko edo interneteko kable lodia mozteko beharraz berba egingo dute antzezlanean zehar.
Emanaldia 18:30ean hasiko da. Sarrerak salgai daude udaletxean eta Morroskillon, 2 euroan.