Muzak eta Lautada taldeek kontzertua emango dute Sotoan

Barren.eus 2022ko mar. 25a, 08:55

Muzak eta Lautada taldeek kontzertua emango dute gaur gauean, Kultur Etxeko sotoan. Debabarreneko hiru gaztek osatzen dute Muzak taldea.

Joanes Iñurrieta soraluzetarra (gitarra eta ahotsa), Aitor Sagarmendi mutrikuarra (baxua) eta Ruben Irigoyen elgoibartarra (bateria eta koroak). Rock progresiboa egiten dute. Iazko urrian Programaturik izeneko lehen diskoa kaleratu zuten, eta Gaztea maketa lehiaketako finalista izan ziren. Joan zen zapatuan Mendaroko gaztetxean jo zuten, eta gaur, hilak 25, sotoan izango dira, 22:30etik aurrera. Muzakekin batera Lautada metal taldea (beheko argazkian) arituko da gaurko kontzertuan.

2022 03 25 lautada musika taldea

∞Lotura duten albisteak: