Lizagasarrera bisita egingo dute Hurbiltzen egitasmoan izena emandako familiek

Barren.eus 2022ko mar. 25a, 10:12

Apirilaren 1ean (barikua) arratsalde pasan joango dira Hurbiltzen egitasmoko familiak Lizagasar sagartokira, 16:30etik aurrera.

Lizasagar Sagartokixan ekoizten dituzten produktuak ezagutzeko eta dastatzeko aukera izango dute, bai eta naturguneaz gozatzeko aukera ere, jolasaren bidez.

Hurbiltzen egitasmoa Udalak eta Elgoibarko Izarrak sustatzen dute, jatorri askotariko familiak elkarrengana hurbiltzeko helburuarekin, migrazio fenomenoek sortutako aniztasunaren aurrean. Modu horizontalean sortutako harremanak bideratu nahi dituzte, elkarbizitza berdintasunetik eraikiz eta kohesiorako hizkuntza euskara izanik. Egitasmoaren gaineko informazio gehiago eskuratzeko edo parte hartzeko Elgoibarko Izarrako bulegora jo daiteke edo telefono bidez kontaktatu (943 741 626). Nahiago izanez gero, Elgoibarko Izarrako webgunean ere eman daiteke izena: elgoibarkoizarra.eus

∞Lotura duten albisteak: