Aspace Gipuzkoan lan egiten du Zabaletak, eta bere esperientziaren berri emateko hitzaldia antolatu dute Elgoibarko Udalak eta Lilak (Elgoibarko Emakumeen Etxea). Martxoaren 31n, eguena, izango da hitzaldia Lilan, 18:00etatik 20:00etara. Gazteleraz izango da eta ez dago izena eman beharrik.
Gipuzkoako Aspace erakundeak garuneko paralisia duten ia 500 lagun artatzen ditu, eta horretarako, 340 profesional eta 126 boluntario dituzte lanean. Lurraldeko 11 udalerritan banatuta hamabost zentro ditu (Andoain, Arrasate, Beasain, Bergara, Eibar, Eskoriatza, Donostia, Irun, Tolosa, Urretxu eta Zarautz), erabiltzaileei arreta euren etxeetatik ahalik eta gertuen eman ahal izateko.
Garun paralisia eta antzeko asalduran dituzten pertsona bakoitzaren bizi-kalitatea hobetzea da Aspace elkartearen helburu nagusia, "konpromezu etiko batetik, eskubide guztiak dituzten hiritar bezala, beraien parte hartze aktiboa sustatuz laguntza eta programekin".
Gipuzkoako Aspace elkarteak 50 urte bete zituen iaz, baina aurten ere ari dira urtemuga ospatzen eta egiten duten lana gizarteratzen. Informazio osoagoa: www.aspacegi.org