Ukrainako gerra islatu du Gemma Monrealek kuadro batean

Barren.eus 2022ko mar. 31a, 13:32

Errusiaren inbasioa hasi eta lehenengo bonbak Ukrainan erortzen ikusi zituenean piztu zitzaion amorrua islatu du Gemma Monrealek bere azken koadroan.

Historiako gertarakirik latzenak gaur egun berriz errepikatzen direla ikusteak inpotentzia eta haserrea eragin dizkio, eta berak dakien moduan egin du protesta: koadro bat margotuz. Zuhaitza erretzen, kultura deusesten, animaliak triste, nagusi eta umeak ihesi, eta ama baten tristura islatu ditu besteak beste. Kolore grisak dira nagusi, eta fondoan urdin eta horiak erabili ditu, Ukrainako banderari erreferentzia eginez.