Korrika Txikia barikutik martitzenera atzeratu dute Elgoibarren

Barren.eus 2022ko martxoaren 31

Eguraldi iragarpenaren ondorioz, barikuan egitekoak ziren Korrika Txikia bertan behera lagatzea erabaki dute Elgoibar Ikastolako eta Herri Eskolako arduradunek.

Apirilaren 5ean egingo dute Korrika Txikia Elgoibarren, eguraldia aldekoa bada. 14:35ean hasiko dira Maalan, eta Kalegoen plazaraino egingo dute korrika, 'Hitzekin' lemapean. Mendaron barikuan egitekoak dira, baina erabakitzeke dute ekitaldia mantenduko duten edo beste egun batera atzeratuko ote duten.

∞ Lotura duten albisteak: