Kirol Patronatutik jakinarazi dute kirol egitarau zabala prestatu dutela kirol campusean parte hartuko duten gaztetxoentzako. Zazpi begiraleren ardurapean arituko dira izena eman duten 101 neska-mutilak. Hainbat kirol eta jarduera egingo dituzte, besteak beste, eskalada, mendia, atletismoa, acrosporta, herri kirolak, skate-surfskate-patinak, padela, futbola, beisbola, eskubaloia, kolpbola eta zumba. Horiek guztiakĀ Olaizaga eta IMH kiroldegietan, Mintxetan eta Ikastolako frontoian egingo dituzte.
Zazpi eguneko iraupena izango du campusak, apirilaren 11, 12, 13, 19, 20, 21 eta 22an. Kampusaren prezioa 46 eurokoa da abonatuentzat eta 51,20 eurokoa abonatu gabeentzat. Familia ugariek % 30eko deskontua dute.
2021eko edizioarekin alderatuta, parte-hartzea 36 pertsonatan jaitsi da, baina 2019arekin alderatuta (2020an ez zen campusa antolatu Covid-19aren ondorioz), nabarmen egin du gora, izan ere, duela 3 urte 28 haurrek hartu zuten parte Kirol Campus honetan.