Noa & The hell drinkers taldearen kontzertua Herriko Antzokian

Barren.eus 2022ko api. 7a, 13:12

Noa & The hell drinkers talde donostiarrak kontzertua emango du bariku honetan, apirilaren 8an, Elgoibarko Herriko Antzokian. Eta ez dira bakarrik etorriko: beraien inguruko hainbat musikari ere izango dira oholtzan.

Besteak beste, Paul San Martin, Lidia Insausti (Arima soul & the sky beats), Les Fous, Moho hand... Rock blues estiloko kontzertu berezia emango dute. 19:00etan hasiko da saioa.

Bi modu daude sarrerak erosteko: https://herrikoantzokia.eus webgunean edo Herriko Antzokiko leihatilan. Sarrera bakoitzak 10 euro balio du (3 euro Gazte-Txartela erakutsita).

Noa & The Hell Drinkers taldea Donostian sortu zuten, 2015aren azken aldera, Blues eta garagardo ona gustuko duten lau lagunek genero horretako hainbat estilotan murgiltzea erabaki zutenean: calypso edo shuffle erritmoetatik hasi eta blues-rock indartsura heldu arte, Deltako blues puruena ahaztu gabe. Musikaren munduan hasi zirenetik, proiektu hau osatzen duten lau kideek blueseko izen handien musikarekin doitu dute entzumena, besteak beste: Stevie Ray Vaughan, Muddy Waters, Koko Taylor, Freddie King, Big Mama Thornton, BB King…
Donostiako talde honek kritika onak jaso ditu Hondarribia Blues, Benicássim Blues, TolosanBlues edo Burlada Blues bezalako jaialdietan, eta baita sariak irabazi ere, European Blues Challlenge 2020an Espainia ordezkatzeko finalistak izan baitziren.